miércoles, 20 de mayo de 2009

2009/05/20

Egunon Ekaitzkerizale!

Zer moduz zaude? Iada kurtso bukaeran gaude, hiru klase besterik ez zaizkigu falta, eta nabaritzen da, klaseetan falta zaizkigun lanak egiteko denbora uzten digutelako. Gaurko klasean, Joxemirengana hurbildu naiz, eta Magis tb-ko bideoak igotzeko blog berri batean parte hartzeko gonbidapena egin dit.
Ondoren, nire blogean gaizki nuen gauza bat zuzendu dut, atzo Joxemik kalean ikusi nindunean gauza batean ezin zela sartu esan zidalako, eta jarraian, blogaren diseinua aldatzen ibili naiz, letren koloreak...
Eta gaurko klasea ez du gehiago eman, hau izan da guztia. Beste bat arte Ekaitzkerizale!!!!!

domingo, 17 de mayo de 2009

2009/05/17

Egunon Ekaitzkerizale!!

Aste honetan nahiko ahaztuta izan ditut klaseak, eta honekin batera bloga. Asteazkenetik aurrera arazo pertsonalak izan ditut eta ezin izan naiz klaseetara etorri. Hala ere, astearteko hitzaldira etorri nintzen, Aita Larramendi ikastolako irakasle batek emandako hitzaldira etorri nintzen, eta klaseetan emandakoaz informatu naiz ere.
Esan bezala, astearte eguerdian, Aita Larramendiko irakaslea etorri zen IKT Lehen Hezkuntzan nola ematen duten erakustera. Hitzaldian, hizkuntzaren xedeekin hasi zen eta hauek aipatu ondoren (elkarrekin bizi, egiten eta ekiten ikasi, norbera izaten ikasi...) erabiltzeko testuinguruak erabiltzen zituztela esan zuen, matematika plastika...
Ondoren, IKTaren inguruan hitz egiten hasi da Emilio Etxabe. Lehendabizi zein helburu jartzen dituzten 16 urteko ikasleentzat esan ditu, sistema informatikoaren kontrola, bilatzaileak erabiltzen jakin, komunikazioa eta elkartrukea erabili,prozesadoreak erabiltzen jakin... Jarraian, seigarren mailakoak dituzten elburuak, eta kurtsoka planteatuta dauzkaten helburuez hitz egin du.
Hau esplikatu eta gero, nola lantzen duten esplikatu digu. Arloen bidez lantzen dutela esan du, eta www.txanela.net webguneaz baliatzen direla. web orrialde honetan informazio gehiago eskaintzen zaio irakasleari ikasleari baino. Dena den, ikasleak ariketak egin ditzake ordenagailuan, eta horretaro animazioen laguntzaz baliatzen da ariketak burutzeko. honek interpretazio bat eskatzen du eta aurretik emandakoa gogoratzeko oso baliagarria da.
HItzaldia iada bukatzen ari zen, eta Etxabe jaunak webquest-ak zer diren esplikatu eta gero, Andoaingo ikastolan gela bakoitzak bloga duela esplikatu digu eta edizio lanak google docsekin egiten dituztela.
Bukatutzat ematen zuenean hitzaldia, Joxemik Ikasys proiektuaz galdetu dio eta memoria, errepikapenak eta ulermena eskaten duten jarduerak direla esan du. Ikasleek egunero ordu erdi bat eskaintzen diote galdera hauek erantzuteko. nik geletako argazkiak ikusi ditudanean, proiektu honek diru asko eskatzen duela iruditu zait, portatil ugari zeudelako. Diru laguntza ikaragarria jaso beharko litzateke gauza guzti horiek ikasleei eskaintzeko.
Hau izan zen asteartean ikusitako hitzaldian ikusi nuena. Ostiralean, nahiz eta klasean ez egon, nire taldekidea den Mariari galdetu nion ea zer egin zuten gelan, eta berak Danik bideoak Youtubera nola igo eta Scrib programaren erabileraz hitz egin ondoren, denbora librea utzi duela lanaren inguruan hitz egiteko eta lana propioa egiteko.
Datorren astean, klase guztietara joateko aukera izango dut, eta informazio asko lortuko dut ondoren zuri erakusteko Ekaitzkerizale. Besarkada handi bat.

viernes, 8 de mayo de 2009

2209/05/08

Egunon jarraitzaile!!

Berriz ere ostirala eta goiz jaiki ondoren aste bukaera dator gustora deskantsatu ahal izateko. gaurkoan, berriz ere, gauza dexente ikasi ditugu. Hasiera batean, lo geundenez, Danik IKT-aren inguruko lanean laguntza moduko gidoia erakutsi digu http:/lms.i2basque.es moodle plataforma erabiliz.

Ondoren, Scrib programa erabiltzen ikasi dugu gure lanak internetera igotzeko eta blogean sartu ahal izateko. ez zait zaila iruditu, baina, konturatu naiz interneten inguruan ez dudala ideia handirik, betiko programeekin defendatzen naizela soilik.
Ariketa bukatu ondoren, ikastaroko bigarren gaiarekin hasi gara magis telebistarekin hain zuzen ere. Hasiera batean pentsatzen nuen lana sinplea izango zela, baina cmapekin egindako eskamak ikusi ondoren, zine zuzendariak izateko lana egingo dugula iruditzen zait (exajerazioa da). Gero http://www.media-convert.com/ programaren bidez bideoen formatua aldatzen ikasi dugu. hau baino lehen Youtubeko bideoak deskargatzeko Mozillaren aplikazio bat instalatu dugu. Mozilla interesgarria iruditzen zait, hala ere, Explorer erabiltzera ohituta nagoenez, eta nire etxean Mozilla ez dihoanez, erabiltzen kostatuko zait.
Bukatzeko, Movie maker programa erabiltzen hasi gara, magis telebista lana programa honekin egingo dugulako. Egia esan pelikula ez du kalitate ona izango, baina eskolatan dagoen programa denez, honekin arituko gara lanean. beldurra ematen dit programa hau erabiltzea, iaz asko blokeatzen zitzaigulako, dena den, lan polita ateratzea espero dut.
Ondo pasa asteburua eta datorren astean egongo gara berriz ere.
AGUR!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

miércoles, 6 de mayo de 2009

2009/05/06

Egunon Ekaitzkerizale!!

Gaurkoan, klase hasieran blogen inguruan hitz egiten egon ondoren (Joxemik nola nahi duen bloga, linkak sartzea nahi duela, argazkiak sartzea...). niri nahiko zaila egiten zait hori oraindik ostiraletan ez dugulako Danirekin blogean gauzak sartzen ikasi. Joxemik galdetzen diogunean esplikatzen digu, baina, arlo horretan gelako beste erdia aurreratuagoa dagoela uste dut. dena den, honi ez diot beldurrik, nire ustez kurtso bukaeran bi taldeak gauza berdinak ikasiko ditugulako.
Ondoren, klasea bukatzeko ordu erdi falta zenean, Elia etorri da. Elia Andaluciako neska da eta Haur Hezkuntzan teknologuiak sartzeko ikerketa bat egitern ari dela komentatu du, gelan teknologiak sartzeko, ipuinak digitalizatuz.
Gero Haur Hezkuntzako gelatan internet egotearen inguruan aritu gara hizketan eta hainbat galdera egin dizkigu ikasleei. Ea zenbatek genuen internet gelan, ea ikasleek erabiltzen zituzten... Erantzunak entzutean, gelan ordenagailurik ez zituzten ikasleek informatika gelara joaten zirela ikusi dut. Hala ere, nire ustetan, internet oraindik ez da era konstruktibistan irakasten ikasleek ez dutelako erabiltzen.
Bukatzeko Elia egindako Wikiaz hitz egin digu ( http://infantilinvestiga.wikispaces.com/) irakasleei laguntzak eskaintzeko eta beraien proiektuak ikusteko...
Besterik gabe, ostiralerarte Ekaitzkerizale.









viernes, 24 de abril de 2009

2009-IV-22

kaixo Ekaitzkerizale!

Aste Santutik bueltako lehenengo eguna izan da gaur, eta Joxemiren gelan nahiko enpanatuta ibili naiz egia esan. Klaseak nahiko motzak dira eta ordenagailuetan ez dugu gazau askorik egiten. Gaurkoan ez dugu bideorik ikusi, Joxemi irakaslea ibili da ordu eta laurden osoan hitz egiten teknologiak eta irakaskuntzaren loturen artean hitz egiten eta gelako ikasleen artean gatazkak sortzen.

Klaseak ez du gehiagorako eman eta berehala klasea pasa da. Nahiko motza da gaurko blog sarrera hau, ostirakean gehiago idatziko dut.agur eta ongi izan!!!!

2009-IV-24

Egunon Ekaitzkerizale!!

Aspaldian hona sartu gabe eta bertan ezer ez idatzi gabe; badirudi blog honek ez duela inongo arrakastarik; dena den, idazten jarraituko dut irakurleak lortu arte, edo teknologia berrien ikastaroa bukatu arte behintzat.

Gaurkoan, word eta excell programak arakatu ditugu. Egia esan, DBH-n ere landu nituen bi programa hauek, baina zeharo ahaztutak ditut eta, gainera, office berriarekin gauza gehiago daude egiteko, eta nire ustez nahiko errazagoak dira.

Gaur, taulak eta grafikoak egiten ibili gara. Hasieran wordekin sortu dugu taula eta itxura hobeagoa izateko aldaketak egin ditugu. Gero, excell ireki dugunean, taulak programa honekin egitea askoz ere erosoagoa dela konturatu naiz, edozein kalkulu egin behar duzunean, ordenagailuak egiten dizulako.

Taula egin ondoren grafika bat prestatzea bost segunduko gauza da, hemen ere, ordenagailuari agindua emanez gero, segituan marrazten dizulako. Gainera, worden bezala, excellen ere taulak moldatu ditzakezu, koloretakoa egin, nahi dituzun zenbakiak gorriz jarri baldintza batzuk betez....

Ondoren, lehenengo lana egiteko denbora utzi digu irakasleak, gidoia prestatzeko denbora izan dugu. Eta bukatzeko blogean idazten aritu naiz, orain ikusi duzun bezala. Agur eta beste bat arte!

viernes, 3 de abril de 2009

2009/IV/03

Egunon ekaitzkerizale!!

Gaur ere ostirala da eta Aste Santua berehala iritsiko da. Dena den, teknologia berrien klase berri bat izan dugu.

Goizeko zortzietan hasi dugu klasea eta logure handiarekin iritsi naiz klasera; hala ere, gutxi kostatu zait espabilatzea. Hasieran jende gutxi ginen klasean (bukaeran egia esan asko ere ez geuden, hamar pertsona besterik ez).

Gaurko klasean asko ikasi dugu eta nahiz eta bi ordu eta erdiko klasea izan den, berehala pasatu zait. Hasieran, ikasgaiaren programazioa ikusi dugu, moodle plataforman izena eman ondoren. Programazioa ikusi ondoren, word programarekin ibili gara. Hori entzun dudanean klasea aspertuxamarra izango zela pentsatu dut. Baina, egia esan, klasea oso interesgarria izan da eta gauza ugari ikasi ditugu eta konturatu naiz worden gauza asko ez nekizkiela. gaur ikasi ditugun gauzak lanakasko errazten dizkigu.

Holako klaseekin jarraitzen badugu asko ikasiko dugula uste dut. Besterik gabe utziko zaituztet eta bi asteko oporraldiak hartuko ditut.

Agur!!!!!!