viernes, 8 de mayo de 2009

2209/05/08

Egunon jarraitzaile!!

Berriz ere ostirala eta goiz jaiki ondoren aste bukaera dator gustora deskantsatu ahal izateko. gaurkoan, berriz ere, gauza dexente ikasi ditugu. Hasiera batean, lo geundenez, Danik IKT-aren inguruko lanean laguntza moduko gidoia erakutsi digu http:/lms.i2basque.es moodle plataforma erabiliz.

Ondoren, Scrib programa erabiltzen ikasi dugu gure lanak internetera igotzeko eta blogean sartu ahal izateko. ez zait zaila iruditu, baina, konturatu naiz interneten inguruan ez dudala ideia handirik, betiko programeekin defendatzen naizela soilik.
Ariketa bukatu ondoren, ikastaroko bigarren gaiarekin hasi gara magis telebistarekin hain zuzen ere. Hasiera batean pentsatzen nuen lana sinplea izango zela, baina cmapekin egindako eskamak ikusi ondoren, zine zuzendariak izateko lana egingo dugula iruditzen zait (exajerazioa da). Gero http://www.media-convert.com/ programaren bidez bideoen formatua aldatzen ikasi dugu. hau baino lehen Youtubeko bideoak deskargatzeko Mozillaren aplikazio bat instalatu dugu. Mozilla interesgarria iruditzen zait, hala ere, Explorer erabiltzera ohituta nagoenez, eta nire etxean Mozilla ez dihoanez, erabiltzen kostatuko zait.
Bukatzeko, Movie maker programa erabiltzen hasi gara, magis telebista lana programa honekin egingo dugulako. Egia esan pelikula ez du kalitate ona izango, baina eskolatan dagoen programa denez, honekin arituko gara lanean. beldurra ematen dit programa hau erabiltzea, iaz asko blokeatzen zitzaigulako, dena den, lan polita ateratzea espero dut.
Ondo pasa asteburua eta datorren astean egongo gara berriz ere.
AGUR!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario