2009/05/06
Egunon Ekaitzkerizale!!
Egunon Ekaitzkerizale!!
Gaurkoan, klase hasieran blogen inguruan hitz egiten egon ondoren (Joxemik nola nahi duen bloga, linkak sartzea nahi duela, argazkiak sartzea...). niri nahiko zaila egiten zait hori oraindik ostiraletan ez dugulako Danirekin blogean gauzak sartzen ikasi. Joxemik galdetzen diogunean esplikatzen digu, baina, arlo horretan gelako beste erdia aurreratuagoa dagoela uste dut. dena den, honi ez diot beldurrik, nire ustez kurtso bukaeran bi taldeak gauza berdinak ikasiko ditugulako.
Ondoren, klasea bukatzeko ordu erdi falta zenean, Elia etorri da. Elia Andaluciako neska da eta Haur Hezkuntzan teknologuiak sartzeko ikerketa bat egitern ari dela komentatu du, gelan teknologiak sartzeko, ipuinak digitalizatuz.
Gero Haur Hezkuntzako gelatan internet egotearen inguruan aritu gara hizketan eta hainbat galdera egin dizkigu ikasleei. Ea zenbatek genuen internet gelan, ea ikasleek erabiltzen zituzten... Erantzunak entzutean, gelan ordenagailurik ez zituzten ikasleek informatika gelara joaten zirela ikusi dut. Hala ere, nire ustetan, internet oraindik ez da era konstruktibistan irakasten ikasleek ez dutelako erabiltzen.
Bukatzeko Elia egindako Wikiaz hitz egin digu ( http://infantilinvestiga.wikispaces.com/) irakasleei laguntzak eskaintzeko eta beraien proiektuak ikusteko...
Besterik gabe, ostiralerarte Ekaitzkerizale.
No hay comentarios:
Publicar un comentario