viernes, 24 de abril de 2009

2009-IV-24

Egunon Ekaitzkerizale!!

Aspaldian hona sartu gabe eta bertan ezer ez idatzi gabe; badirudi blog honek ez duela inongo arrakastarik; dena den, idazten jarraituko dut irakurleak lortu arte, edo teknologia berrien ikastaroa bukatu arte behintzat.

Gaurkoan, word eta excell programak arakatu ditugu. Egia esan, DBH-n ere landu nituen bi programa hauek, baina zeharo ahaztutak ditut eta, gainera, office berriarekin gauza gehiago daude egiteko, eta nire ustez nahiko errazagoak dira.

Gaur, taulak eta grafikoak egiten ibili gara. Hasieran wordekin sortu dugu taula eta itxura hobeagoa izateko aldaketak egin ditugu. Gero, excell ireki dugunean, taulak programa honekin egitea askoz ere erosoagoa dela konturatu naiz, edozein kalkulu egin behar duzunean, ordenagailuak egiten dizulako.

Taula egin ondoren grafika bat prestatzea bost segunduko gauza da, hemen ere, ordenagailuari agindua emanez gero, segituan marrazten dizulako. Gainera, worden bezala, excellen ere taulak moldatu ditzakezu, koloretakoa egin, nahi dituzun zenbakiak gorriz jarri baldintza batzuk betez....

Ondoren, lehenengo lana egiteko denbora utzi digu irakasleak, gidoia prestatzeko denbora izan dugu. Eta bukatzeko blogean idazten aritu naiz, orain ikusi duzun bezala. Agur eta beste bat arte!

No hay comentarios:

Publicar un comentario